18 Mar 2015

Urola Gustagarri orain blogean ere bai

Urola Gustagarri ekimena herritarrengana gerturatzeko eta haren zabalpenean eragiteko Urolagustagarri.eus bloga sortu dute Iraurgi Berritzen eta Urkomek. Blogean gaur egunera arte ekimenak eman duen guztiaren informazioa bildu dute: edizio ezberdinetako menuak, errezetak, ekintzak, produktuak, ekoizleak... Eta aurrera begira bertako produktuen kontsumoa sustatzeko eta bertakoaren balioa zabaltzeko informazio gehiago bildu eta zabaltzen joateko asmoa dute.

Bisitatu bloga eta ezagutu gure bailararen balio gastronomikoa.

  • Compartir
  • Twittear